castellano
Lehiaketa Ibilbidea Oinarriak Aurreko urteko irabazleak 2012
2011
2010
2009
2008
2007
2006
Epeak Kontaktua Loturak Berriak
Lehiaketa
bonbila
 

Peru Abarka lehiaketaren helburua euskal literatur produkzioan formatu berritzaileak sustatzea da, album formatua hain zuzen ere. Album formatua haur literaturan nagusiki erabiltzen bada ere, Europako literatur joera berriek erakusten dute gero eta zabalagoa dela helduen literaturan ere.

Album formatuan testua ez ezik, ilustrazioak ere argitalpenaren gune bihurtzen dira, letrak eta artea uztartuz.

Horrela, Peru Abarka lehiaketaren bidez euskal idazle hasi berriak topatu nahi ditugu, formatu berri honetan argitaratzeko gogoa dutenak. Baina ez hori bakarrik, ilustraziogintzan aritu nahi dutenak ere literaturaren mundura erakarri nahi ditugu. Horrela, bi lehiaketa ditugu batean: narraziorik onena aukeratzeko lehiaketa, eta, aukeratutako narrazio hori ilustratuko duen ilustraziorik onena aukeratzekoa.